Your address will show here +12 34 56 78
Agenda, Euskadi, Meatzaritza, Meatzaritza

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena dela eta, datorren maiatzaren 17an Pandoseko Kaltzita meategira irteera antolatu egin da. Izen ematea honako linkean egin daiteke:

https://www.ehu.eus/eu/web/ztf-fct/17mayo

Valnera amildegiak ezkutatuta bada arroka eta mineral industrialen ustiategi bat. Pandoseko lurrazpiko meategia da berau eta MICRONATUR S.A. enpresa hornitzen du.

Egingo dugun txangoan Pandoseko meategiaren instalazioak eta bertatik ateratzen den minaren kalitate apartekoa ezagutzeko aukera izango dugu. ?Mineralaren purutasun kimikoari, zuritasunari eta urragarritasun baxuari esker lehengai natural hau lehiakorra da prezipitazio kimiko industrialaren bidez lortzen diren mineralen merkatuaren barruan. Harrituta geldituko gara mineralak dituen orotariko aplikazioak ikusirik, izan ere esfoliazioaren bidez forma perfektuak lor daitezke.

Bisitan zehar proiektuak ingurumenarekin dituen konpromisoez jabetuko gara, enpresaren ahaleginengatik eta Ama?oneko Parke Naturalak ezarritako baldintzengatik.

Landa ibilbide bat izango denez, pertsona bakoitzak kasko (posible baldin bada), linterna eta arropa erosoa eramatea gomendagarria da.

Topagunea: Bizkaia aretoan, 9:00etan.

0