Geologia, Nazioartekoak
Nazio Batuek hezkuntza, zientzia eta kulturarako duten erakundeak, UNESCOk, interes historiko, kultural, geografiko edo naturalagatik “aparteko balio unibertsala” duten munduko tokiak babesten ditu. Ildo honetan, geoparkeak nazioarteko garrantzia geologikoa duten aparteko toki modura definitzen ditu, non babes, hezkuntza eta garapen jasangaria kontuan hartzen diren.
2021eko apirilaren 21ean, UNESCOren exekutiba-batzordeak Munduko geoparkeen programaren barruan zortzi geoparke berri izendatu zituen, guztira 44 estatuetan 169 toki daudelarik.
Hauek dira geoparke berriak: Vestjylland Danimarkan, Sierra de Santa Cruz Polonian, Aspromonte eta Majella Italian, Turingia Inselsberg-Drei Gleichen Alemanian, Saimaa Finlandian, Grevena-Kozani Grezian eta Belitong Indonesian.
Informazio gehiago hemen.