Geodinamika, Geologia

Misterio berri bat azaldu da Lurraren zentruan

Lurraren nukleoa modu arraro batean jokatzen ari da. Ikerlarien arabera Lurreko nukleoa modu irregular batean galtzen ari da beroa eta horrek nukleoa etengabe gurutzatzen duten onda sismikoetan eragin zuzena dauka.

Gure planetako barne nukleoa, burdin solidoz osatua eta burdin likidozko geruza lodi (kanpo nukleoa) batez inguratua, lurrikaren eragiten dituzten onda sismikoen bidez ikertu daiteke soilik

Kanpo nukleoko burdin likidoaren mugimenduak barne nukleoaren beroa hartu egiten du eta ondorioz barne nukleoa hoztu egiten da eta progresiboki hazi.

Ikerketa berriak honakoa proposatzen du: barne nukleoaren etengabeko hazkuntzan, burdin kristalak ekialdean mendebaldean baino azkarrago hazten dira. Estruktura kristalino hoiek, Lurraren poloekiko paralelo daudenak, onda sismikoentzako “autobide” modukoak dira, estrukturak markatzen duten norabidean azkarrago bidaiatzen baimentzen dituztelako onda sismikoak.

Nukleoak toki batzuetatik besteetatik baino bero gehiago jaso duela esan nahi du hazkuntza irregular horrek.

Aurkikuntza hauen ondorioz, beste galdera harrigarri bat sortu da: izango ote du nukleoaren hozketa desorekatuak Lurraren eremu magnetikoan eraginik?

Informazio gehiago hemen.