Geodinamika

Zelandiako kontinente galdua kartografiatu dute lehen aldiz

Hainbat urteko ikerkuntza ondoren, zientzialariek Ozeano Barearen hegoaldean urpean dagoen kontinente bat kartografiatu dute lehen aldiz. Lurrazal kontinental zati hori, duela milioika urte urperatu zen eta Zelandia izenez ezagutzen da, edo izen indígena maoriarrez, Te Riu-a-Maui.

Frogatu dutenez “Zelanda Berria ez da uharte pare bat soilik; egia esan, kontinente erraldoi bat da, Australiaren tamainaren erdia duena ia, baina zatirik handiena ur azpian du”.

Gaur egun Zelandia dena ozeanoan hondoratu zen, ia erabat urperatuz duela 25 milioi urte. Gaur egun, kontinentearen %5a bakarrik gelditzen da itsas mailatik gora: Zelanda Berriko uharteak, Kaledonia Berria eta Australiako irla batzuk, hain zuzen ere.

Informazio gehiago hemen.

Irudiaren iturria: www.nationalgeographic.com