Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

Geologoek Harri-Aroko murgildutako megaegitura bat aurkitu dute

Baltikoko itsasoko uretan egin duten aurkikuntzak Harri-Aroko subsidentzia patroiei buruzko informazioa ematen du. Aurkitutako egiturek kultura glaziar berantiarren eta mesolitikoen ikuspegi bikaina eman dezakete.

Normalean, horrelako egiturek ez dut irauten kontinentearen lurrazalean. Harri-Aroko megaegitura, ordea, kontserbatu egin da, Mendebaldeko Itsaso Baltikoaren urpean baitago gaur egun.

Ziur aski duela 10.000 urte baino gehiago eraiki zuten talde ehiztari-biltzaileek eta Littorina transgrezioarekin urperatu egin zen, orain dela 8.500 urte inguru. Geroztik, urpean babesean egon izanagatik modu paregabean kontserbatu da, orduko bizimodu eta lurralde-garapen ikerketetarako oinarri bihurtuz.

Informazio gehiago hemen.

Irudiaren iturria: www.nationalgeographic.com