Your address will show here +12 34 56 78
Geodinamika, Geologia

Jarduera sismiko eta deformazio nabarmenaren ondoren La Palma uharteko El Paso udalerrian, Cabeza de Vaca zonaldean zehazki, 2021eko irailaren 19an hasi zen erupzioa dela eta, IGME-CSIC (Espainiako meatzaritza eta geologia institutoa) eta IGNk (Instituto geografiko nazionala) haien web orrialdeetan hiritarrentzat eskuragarri jarri dute informazio ugaria.

Honek egoeraren segimendu xehea egitea baimentzen du bisore, argazki galeria, bideo eta beste informazio interesgarri baten bidez.

IGME-CSICen web orria: https://info.igme.es/eventos/Erupcion-volcanica-la-palma

IGNren web orria: https://www.ign.es/web/ign/portal/vlc-serie-palma

0

Geodinamika, Geologia

Lurraren nukleoa modu arraro batean jokatzen ari da. Ikerlarien arabera Lurreko nukleoa modu irregular batean galtzen ari da beroa eta horrek nukleoa etengabe gurutzatzen duten onda sismikoetan eragin zuzena dauka.

Gure planetako barne nukleoa, burdin solidoz osatua eta burdin likidozko geruza lodi (kanpo nukleoa) batez inguratua, lurrikaren eragiten dituzten onda sismikoen bidez ikertu daiteke soilik

Kanpo nukleoko burdin likidoaren mugimenduak barne nukleoaren beroa hartu egiten du eta ondorioz barne nukleoa hoztu egiten da eta progresiboki hazi.

Ikerketa berriak honakoa proposatzen du: barne nukleoaren etengabeko hazkuntzan, burdin kristalak ekialdean mendebaldean baino azkarrago hazten dira. Estruktura kristalino hoiek, Lurraren poloekiko paralelo daudenak, onda sismikoentzako “autobide” modukoak dira, estrukturak markatzen duten norabidean azkarrago bidaiatzen baimentzen dituztelako onda sismikoak.

Nukleoak toki batzuetatik besteetatik baino bero gehiago jaso duela esan nahi du hazkuntza irregular horrek.

Aurkikuntza hauen ondorioz, beste galdera harrigarri bat sortu da: izango ote du nukleoaren hozketa desorekatuak Lurraren eremu magnetikoan eraginik?

Informazio gehiago hemen.

0

Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

La Soufriere sumendiaren erupzioaren ondorioz, San Vicente eta Granadinak irlan, Karibeko hegoaldean, 16.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta ebaketa nabarmenak egon dira ur eta elektrizitate sareetan.

Leherketak, lurrikara, tximista eta trumoiei lotuak, eta erortzen ari den sumendiaren errautsa, ostiral goizetik irauten dute, sumendiak lehen aldiz erupzio egin zuenetik 40 urtez jarduerarik gabe egon ondoren.

Informazio gehiago hemen.

0

Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

Etna sumendia erupzioan sartu zen 2018ko abenduaren 24ean. Siziliako sumendi honek, Europako sumendirik aktiboena da eta intentsitate baxuko ehunka lurrikara eragiten ditu, hauek, normalean, pertsonentzako nabari ezinak izaten diren arren. Abenduaren 24ean erupzioan sartu zenetik ordea, lurrikaren intentsitatea nabarmenki igo da eta Richter eskalako 4.8 puntuetara iritsi zen lurrikara bat eman zen abenduaren 26an. 

Italiako Geofisika eta Bulkanologia Institutu nazionalaren (INGV) arabera, hipozentroa 1 km-ko sakoneran dago kokaturik eta epizentroa, Cataniatik zenbait km iparraldera.

Informazio gehiago:
La sexta
The guardian
Youtube

0