Your address will show here +12 34 56 78
Geodinamika, Geologia

Irailaren 19an sumendi bat erupzio egin du arratsaldeko 15:12etan, La Palmako Montaña Rajadan, 17-20 milioi metro kubiko laba isuriz.

Bi pitzadura ireki dira, 200 metrogatik bananduak, eta hauen bitartez ari da ateratzen material bolkanikoa 8 zulotatik.

Cumbre Viejako multzo sismikoa irailaren 11an hasi zen eta bi egun lasairen ostean, aktibitate sismikoa biraktibatu egin zen irailaren 19an goizez. Multzo sismiko gisa definitzen den fenomenoa, magnitude txikiko lurrikara ugarien agerpen jarraiari deritzo, eta honen bidez jakin zuten zientzialariek lurrazaleko erupzio bolkaniko bat laster gerta zitekeela. Gainera, sismoak gero eta sakonera gutxiagokoak eta magnitude handiagokoak ziren.

Informazio gehiago hemen.

Irudiaren iturria: https://www.eldiario.es/

0

Geodinamika, Geologia

Lurraren nukleoa modu arraro batean jokatzen ari da. Ikerlarien arabera Lurreko nukleoa modu irregular batean galtzen ari da beroa eta horrek nukleoa etengabe gurutzatzen duten onda sismikoetan eragin zuzena dauka.

Gure planetako barne nukleoa, burdin solidoz osatua eta burdin likidozko geruza lodi (kanpo nukleoa) batez inguratua, lurrikaren eragiten dituzten onda sismikoen bidez ikertu daiteke soilik

Kanpo nukleoko burdin likidoaren mugimenduak barne nukleoaren beroa hartu egiten du eta ondorioz barne nukleoa hoztu egiten da eta progresiboki hazi.

Ikerketa berriak honakoa proposatzen du: barne nukleoaren etengabeko hazkuntzan, burdin kristalak ekialdean mendebaldean baino azkarrago hazten dira. Estruktura kristalino hoiek, Lurraren poloekiko paralelo daudenak, onda sismikoentzako “autobide” modukoak dira, estrukturak markatzen duten norabidean azkarrago bidaiatzen baimentzen dituztelako onda sismikoak.

Nukleoak toki batzuetatik besteetatik baino bero gehiago jaso duela esan nahi du hazkuntza irregular horrek.

Aurkikuntza hauen ondorioz, beste galdera harrigarri bat sortu da: izango ote du nukleoaren hozketa desorekatuak Lurraren eremu magnetikoan eraginik?

Informazio gehiago hemen.

0

Geologia, Nazioartekoak

Nazio Batuek hezkuntza, zientzia eta kulturarako duten erakundeak, UNESCOk, interes historiko, kultural, geografiko edo naturalagatik “aparteko balio unibertsala” duten munduko tokiak babesten ditu. Ildo honetan, geoparkeak nazioarteko garrantzia geologikoa duten aparteko toki modura definitzen ditu, non babes, hezkuntza eta garapen jasangaria kontuan hartzen diren.

2021eko apirilaren 21ean, UNESCOren exekutiba-batzordeak Munduko geoparkeen programaren barruan zortzi geoparke berri izendatu zituen, guztira 44 estatuetan 169 toki daudelarik.

Hauek dira geoparke berriak: Vestjylland Danimarkan, Sierra de Santa Cruz Polonian, Aspromonte eta Majella Italian, Turingia Inselsberg-Drei Gleichen Alemanian, Saimaa Finlandian, Grevena-Kozani Grezian eta Belitong Indonesian.

Informazio gehiago hemen.

0

Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

La Soufriere sumendiaren erupzioaren ondorioz, San Vicente eta Granadinak irlan, Karibeko hegoaldean, 16.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta ebaketa nabarmenak egon dira ur eta elektrizitate sareetan.

Leherketak, lurrikara, tximista eta trumoiei lotuak, eta erortzen ari den sumendiaren errautsa, ostiral goizetik irauten dute, sumendiak lehen aldiz erupzio egin zuenetik 40 urtez jarduerarik gabe egon ondoren.

Informazio gehiago hemen.

0

Agenda, Bilerak, Erakusketak, Euskadi, Geologia
Kuaternarioko Batzar Nazionala UPV/EHUko Kuaternarioko formakuntza eta ikerkuntza taldeak antolatzen du. Batzarra uztailaren 1etik 5era bitartean ospatuko da Bizkaia Aretoan.

5 egunetarako antolatutako bilerak, ahozko aurkezpenak, panelak, konferentzia, saio zientifikoak, sinposioak eta landa irteerak izango ditu.

Informazio gehiago, hemen.

0

Agenda, Euskadi, Geologia

Con motivo de la edición XXXVIII de los Cursos de Verano organizados por la UPV/EHU, se ha organizado una serie de talleres prácticos bajo el lema: ¿Cómo habríamos llegado hasta aquí sin la GEOLOGÍA? Estos talleres prácticos se desarrollarán en un entorno muy especial, las Galerías Punta Begoña, ubicadas en el muelle de Ereaga (Getxo), durante los días 2 y 3 de julio.

El valor patrimonial de las Galerías Punta Begoña y su actual estado de degradación han motivado que desde el ayuntamiento de Getxo y la UPV/EHU hayan iniciado un proyecto para su recuperación y puesta en valor.

En los dos días de talleres se trabajará la geología aplicada a la puesta en valor de patrimonio construido de una forma transdisciplinar.

Más información, aquí.

0

Agenda, Geologia

UEUk “Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirineotaraino leihoak zabalduz” jardunaldia antolatu du ekainaren 11an.

Jardunaldi hau UPV/EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da. Egun erdiko jardunaldia da, Euskal Herritik Piriniotara begira klima-aldaketaren inguruan jendarteko aktore desberdinek egin (eta egiteko asmoa) duten lana zabaltzeko eta eztabaidarako foro bat bultzatzeko helburuarekin antolatua dena.

Informazio gehiago hemen.
0

PREVIOUS POSTSPage 1 of 2NO NEW POSTS