Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

Etna sumendia erupzioan sartu da

Etna sumendia erupzioan sartu zen 2018ko abenduaren 24ean. Siziliako sumendi honek, Europako sumendirik aktiboena da eta intentsitate baxuko ehunka lurrikara eragiten ditu, hauek, normalean, pertsonentzako nabari ezinak izaten diren arren. Abenduaren 24ean erupzioan sartu zenetik ordea, lurrikaren intentsitatea nabarmenki igo da eta Richter eskalako 4.8 puntuetara iritsi zen lurrikara bat eman zen abenduaren 26an. 

Italiako Geofisika eta Bulkanologia Institutu nazionalaren (INGV) arabera, hipozentroa 1 km-ko sakoneran dago kokaturik eta epizentroa, Cataniatik zenbait km iparraldera.

Informazio gehiago:
La sexta
The guardian
Youtube

Author


Avatar