Your address will show here +12 34 56 78
Agenda, Euskadi, Geologia

UPV/EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen XXXVIII. saioan, “¿Cómo habríamos llegado hasta aquí sin la GEOLOGÍA?” lemapean hainbat tailer praktiko antolatu egin dira uztailaren 2 eta 3an. Tailer hauek inguru berezi batean egingo dira, Punta Begoña Galerietan hain zuzen ere, Getxoko Ereagako kaian kokaturik daudenak.

Punta Begoña Galerien ondare balioaren eta gaur egun duen degradazio egoeraren ondorioz, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk abian jarri dute eraikuntza lehengoratu eta balioan jartzeko proiektu bat.

Tailerrek iraungo duten bi egunetan, geologia aplikatuko zaio eraikitako ondarearen balio berreskuratzeari, diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik.

Informazio gehiago, hemen.

0

Agenda, Geologia

UEUk “Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirineotaraino leihoak zabalduz” jardunaldia antolatu du ekainaren 11an.

Jardunaldi hau UPV/EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da. Egun erdiko jardunaldia da, Euskal Herritik Piriniotara begira klima-aldaketaren inguruan jendarteko aktore desberdinek egin (eta egiteko asmoa) duten lana zabaltzeko eta eztabaidarako foro bat bultzatzeko helburuarekin antolatua dena.

Informazio gehiago hemen.
0

Agenda, Euskadi, Meatzaritza, Minería

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena dela eta, datorren maiatzaren 17an Pandoseko Kaltzita meategira irteera antolatu egin da. Izen ematea honako linkean egin daiteke:

https://www.ehu.eus/eu/web/ztf-fct/17mayo

Valnera amildegiak ezkutatuta bada arroka eta mineral industrialen ustiategi bat. Pandoseko lurrazpiko meategia da berau eta MICRONATUR S.A. enpresa hornitzen du.

Egingo dugun txangoan Pandoseko meategiaren instalazioak eta bertatik ateratzen den minaren kalitate apartekoa ezagutzeko aukera izango dugu.  Mineralaren purutasun kimikoari, zuritasunari eta urragarritasun baxuari esker lehengai natural hau lehiakorra da prezipitazio kimiko industrialaren bidez lortzen diren mineralen merkatuaren barruan. Harrituta geldituko gara mineralak dituen orotariko aplikazioak ikusirik, izan ere esfoliazioaren bidez forma perfektuak lor daitezke.

Bisitan zehar proiektuak ingurumenarekin dituen konpromisoez jabetuko gara, enpresaren ahaleginengatik eta Amañoneko Parke Naturalak ezarritako baldintzengatik.

Landa ibilbide bat izango denez, pertsona bakoitzak kasko (posible baldin bada), linterna eta arropa erosoa eramatea gomendagarria da.

Topagunea: Bizkaia aretoan, 9:00etan.

0

Agenda, Geologia

Geologoen Elkargo Ofizialak 40. Urteurrena ospatzen du. Datorren urriaren 3rako ekintza eta jarduera ezberdineko programa bat antolatu dute. Bertan, “Geologoaren lanbidea” liburuaren berrargitarapen bat aurkeztuko dute ere bai eta geologikoki interesgarriak diren irteerak antolatuko dituzte. Gainera, “Antropozenoa: egi deserosotik egi-oste geologikora” izeneko konferentzia izango da Juan Carlos Gutierrez Marco Doktorearen eskuetan.


Informazio gehiago:

www.icog.es

0

Agenda, Euskadi, Geologia

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatuko da aurtengo Espainiako Geologia Elkartearen (SGE) Saio Zientifikoa maiatzaren 24 eta 25ean.

Saio honetan, irteera bat antolatuko da Lagako hondartza eta “Ereño Gorria” barietatea erauzten den harrobiak bisitatzeko (Urdaibaiko Biosfera Erreserba).

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateako (UPV/EHU) Geologia Sailak eta Energiarean Euskal Erakundeak antolatutako ekintza bat da.


Informazio gehiago:

http://www.sociedadgeologica.es/actividades_rcientificas.html

0

Agenda, Euskadi, Geologia

Geolodía, Espainiako Elkarte Geologikoak (SGE) eta Natur Zientzien Irakaskuntzarako Espainiar Elkarteak (AEPECT), Espainiar Geologia eta Meaztaritza Institutoaren (IGME) babespenarekin antolatutako ekintza bat da.

Geolodía dibulgazio ekimen bat da, dohain eta edozein pertsonari bideratua non geologoek gidatutako landa irteerak antolatzen diren. Probintzia bakoitzean urtero antolatzen da Geolodía bana, maiatzeko lehen edo bigarren asteburuan. 

Aurten, Geolodía maiatzaren 12an izango da Bizkaian (Ondarroan), “Eta flyscha beltza jaio zen” lemapean; eta maiatzaren 11an Gipuzkoan (Mutrikun) “Mutrikuko ammonite erraldoiak” lemapean; eta Araban (Gasteizen), “Araba hegoaldeko historiaurreko harrobi eta erdi aroko gotorlekuak” lemapean.

 

Informazio gehiago:

https://geolodia.es/

0

Geodinamika, Geologia, Nazioartekoak

Etna sumendia erupzioan sartu zen 2018ko abenduaren 24ean. Siziliako sumendi honek, Europako sumendirik aktiboena da eta intentsitate baxuko ehunka lurrikara eragiten ditu, hauek, normalean, pertsonentzako nabari ezinak izaten diren arren. Abenduaren 24ean erupzioan sartu zenetik ordea, lurrikaren intentsitatea nabarmenki igo da eta Richter eskalako 4.8 puntuetara iritsi zen lurrikara bat eman zen abenduaren 26an. 

Italiako Geofisika eta Bulkanologia Institutu nazionalaren (INGV) arabera, hipozentroa 1 km-ko sakoneran dago kokaturik eta epizentroa, Cataniatik zenbait km iparraldera.

Informazio gehiago:
La sexta
The guardian
Youtube

0

Nazioartekoak, Paleontologia
Orain dela 200 milioi urte, Jurasikoaren hasieran, Pangea izeneko superkontinentea zatitzen hasi zen. Antartiko zirkulu polarretik gertu, gaur egun Malvina uharteak kokatzen diren eremuan, bere garaiko animalirik handiena bizi izan zen: belarjalea, 12 tonako pisuduna eta 4 metroko altuera zuen dinosaurua.

Ledumahadi mafube izena eman diote bere tamaina handiari erreferentzia eginez.

Informazio gehiago:
National Geographic
0

PREVIOUS POSTSPage 1 of 2NO NEW POSTS