Geodinamika, Geologia

Leherketa historikoa La Palman; laba koladak aurrera doaz sumendiaren erupzioaren ondoren

Irailaren 19an sumendi bat erupzio egin du arratsaldeko 15:12etan, La Palmako Montaña Rajadan, 17-20 milioi metro kubiko laba isuriz.

Bi pitzadura ireki dira, 200 metrogatik bananduak, eta hauen bitartez ari da ateratzen material bolkanikoa 8 zulotatik.

Cumbre Viejako multzo sismikoa irailaren 11an hasi zen eta bi egun lasairen ostean, aktibitate sismikoa biraktibatu egin zen irailaren 19an goizez. Multzo sismiko gisa definitzen den fenomenoa, magnitude txikiko lurrikara ugarien agerpen jarraiari deritzo, eta honen bidez jakin zuten zientzialariek lurrazaleko erupzio bolkaniko bat laster gerta zitekeela. Gainera, sismoak gero eta sakonera gutxiagokoak eta magnitude handiagokoak ziren.

Informazio gehiago hemen.

Irudiaren iturria: https://www.eldiario.es/