Your address will show here +12 34 56 78
ZERBITZUAK
Energiaren Euskal Erakundearen Zerbitzu Estandarrak
Energiaren Euskal Erakundeak Zerbitzu Estandar desberdinak argitaratu ditu erabiltzaileek erabil ditzaten. Serbitzu hauek OGC (Open Geospatial Consortium)-aren arauak jarraitzen dituzte.

Momentuz, EEEk argitaratutako zerbitzu guztiak WMS (Web Map Service) motatakoak dira. Zerbitzu hauek GIS herraminta desberdinen bidez ikusi daitezke eta baita hauei lotutako informazioa kontsultatu ere bai.

WMS zerbitzuak kapa bakarrez edo kapa multzo batez egon daitezke osaturik, azken kasu honetan kontsultatu nahi diren kapak soilik aktibatu
daitezkeelarik. WMSek jatorrizko datu geoespazialak irudizko formatuetan helarazten dizkie erabiltzailei.


Eskuragai dauden Zerbitzu Estandarrak
(zerbitzu gehiago eskeini ahal izateko lanean ari gara)

-Mapa geologikoa 1:25.000ren WMS zerbitzua
https://agserver.eve.eus/agserver/services/Geologico/S_Geologico_25000/MapServer/WMSServer?request=GetCapabilities&service=WMS

-Mapa geologikoa 100.000ren WMS zerbitzua
https://agserver.eve.eus/agserver/services/Geologico/S_Geologico_100000/MapServer/WMSServer?request=GetCapabilities&service=WMS

-Meatokien aztarna maparen WMS zerbitzua 
https://agserver.eve.eus/agserver/services/Indicios/j_Indicios_WGS84/MapServer/WMSServer?request=GetCapabilities&service=WMS

-Bertan behera utzitako meategi egituren maparen WMS zerbitzua
https://agserver.eve.eus/agserver/services/Estructuras/j_Estructuras_WGS84/MapServer/WMSServer?request=GetCapabilities&service=WMS

-Geologia eta meatzaritza ikerketen maparen WMS zerbitzua
https://agserver.eve.eus/agserver/services/Investigacion/Investigacion_minera_ETRS89/MapServer/WMSServer?request=GetCapabilities&service=WMS

Ohiko Zerbitzu Estandarren deskribapena

Web Map Service (WMS): WMS zerbitzuek raster motako informazio geoespazialaren bistaratzea ahalbidetzen dute. Hala nola informazio horri lotutako beste datuen kontsulta egitea ere bai.

Web Map Tile Service (WMTS): WMTS zerbitzuek tesela bidezko informazio geoespazialaren bistaratzea ahalbidetzen dute irudizko formatu batean. Datu espazialak errenderizatu eta zatitu egiten dira tamaina jakineko gelaxketan eta eskala jakin batzuetarako. WMS zerbitzuek bezala, informazio geoespazialari lotutako datuen kontsulta egitea ere ahalbidetzen dute WMTS zerbitzuek. Azken hauen abantaila nagusia beraien erantzun abiadura da.

Web Feature Service (WFS): WFS zerbitzuek elementu geografiko bektorialen bistaratzea eta hauen ezaugarrien kontsultak ahalbidetzen dituzte.

Catalogue Service (CSW): CSW zerbitzuek datu geoespazialak deskribatzen dituen informazioaren, hau da, metadatuen, publizazioa eta bilaketa ahalbidetzen dute.

Web Coverage Service (WCS): WCS zerbitzuek raster motatako informazio geoespazialaren bistaratzea eta mapa hauen balio eta propietateen kontsulta ahalbidetzen dute.